XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) sisteman geldi dagoen behatzailearekiko partikula bat v abiaduraz eta a azelerazioz higitzen bada, partikula horrekin batera eta paraleloki higitzen ari den beste erreferentzi sistema bat kontsideratuz, bertan doan behatzaileak, bere inguruko mundu osoko partikula guztiak, duten higiduraz gain, -v abiaduraz eta - a azelerazioz higitzen ikusten ditu.

Hots, geldi dauden partikulak, -v abiaduraz eta -a azelerazioz higitzen direla ikusten ditu.

Hauxe da trenean goazela gertatzen zaiguna: Geltokian trena higitzen hastean, kaiko pertsonak atzerantz doazela uste dugu, gu geldi gaudela pentsatuz.

Oharra: Ikusi baino neurtu idaztea hobe izango litzateke, zeren abiadura erlatibo oso handiekin (argiaren abiadurarekin konparagarri direnekin) bi hitzen esangura desberdina baita, Erlatibitatearen Teorian ikusten denez.

Hala ere, maila honetan erabiliko ditugun abiaduren kasuan seinale-abiadura infinituak kontsideratzen ditugunez, bi hitzok sinonimotzat har ditzakegu.

4.2. TRANSLAZIOZKO HIGIDURA ERLATIBOA

Elkarrekiko abiadura konstantez higitzen ari diren bi behatzaile kontsideratuko ditugu.

O sistemarekin doan behatzaileak, V abiaduraz ikusten du higitzen O' sistema.

Adibide gisa eta kalkuluak errazteko, bi sistemen ardatzak paraleloak direla kontsideratuko dugu, eta halaber, abiadurak (V-k) Oy ardatzaren direkzioa duela, eta to = O aldiunean ardatz-sistema biek leku berean daudela.

A partikula puntualaren azterketa zinematikoa eginen dugu. Lehenik eta behin, erabiltzen ari garen nomenklatura azalduko dugu: (...)